boxeo izarrak
Gaur gauean
Bradley 'Boxeo Izarrak' saioan, Welter pisuko txapeldun gaindiezina
A.H.
EITB
Bradleyk Juan Manuel Marquez eta Manny Pacquiaoren aurka izandako borrokaldiak eskainiko dira.
Tim Bradley izango da aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioaren ardatz nagusia, 9 aldiz munduko tituluaren jabe izandako boxeolaria. Bi borrokaldi emango dira saioan. Lehenengoa Juan Manuel Marquezen aurka egindakoa izango da. Marquez mexikarra 12 aldiz izan da munduko tituluaren jabe, lau pisu ezberdinetan.
Eta norgehiagoka horren ondoren, Bradleyk eta Pacquiaok egin zuten lehen borrokaldia eskainiko du saioak, larunbat honetan bi boxeolari horiek errebantxa jokatuko dutela aitzakia hartuta.
'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da 00:05etik aurrera ETB1en.