boxeo izarrak
00:15ean
Andoni Gagoren Espainiako txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Horrez gain, Morgako Kerman Lejarraga eta Gyula Vajda hungariarraren arteko norgehiagoka eskainiko du saioak.
Bilboko Casilla kiroldegian Andoni Gago bilbotarrak jokatuko duen Espainiako Txapelketa eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak gaur gauean. Gagok bigarrenez ipiniko du jokoan luma pisuko gerrikoa, eta Sergio Romero madrildarra izango du aurrean; 8 borrokaldi irabazi, 4 galdu eta 4 berdindu dituen boxeolaria.
Neurketa horrez gain, Kerman Lejarragaren borrokaldia ere eskainiko du gaurko saioak. Morgako mutilak bere hamargarren norgehiagoka jokatuko du profesional mailan eta Gyula Vajda hungariarraren aurka neurtuko ditu indarrak. Vajdak 18 borrokaldi irabazi ditu eta 10 galdu. 26 urte izan arren, esperientzia zabala du, eta Hungariatik kanpo hainbat neurketa egindakoa da.
'Boxeo Izarrak', 00:15etik aurrera, ETB1en.