boxeo izarrak
ETB1en
Kruzero pisuko Europako Txapelketa, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A. | EiTB
Tony Bellew eta Mateusz Masternak izango dira aurrez aurre.
Tony Bellew eta Mateusz Masternak izango dira aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioako lehen borrokaldiko protagonistak. Kruzero pisuko Europako Txapelketa izango dute jokoan.
Bellew britainiarrak 25 neurketa irabazi ditu, bi galdu eta bat berdindu. Bitan jokatu du munduko txapelketa, baina ezin izan zien irabazi Cleverly eta Stevensoni. Masternak poloniarrak 36 garaipen lortu ditu eta hiru aldiz galdu du. Oraingoan, Europako gerrikoa izango da jokoan.
Bigarren neurketan, Keandre Gibson amerikarra ezagutuko dugu. 25 urteko boxeolari honek ez du orain arte neurketarik galdu eta bere estiloa ikusita, etorkizun bikaina du.
Pedro Mari Goikoetxeak gidatuko du emanaldia, Manu Maritxalar lagun duela. Saioa pilota emanaldiaren ostean izango da ikusgai ETB1en, 00:15ean.