boxeo izarrak
00:25ean
Pisu erdiastuneko bi borrokaldi, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Gainera, Natxo Mendozak jokatutako Espainiako Txapelketako pisu superarineko borrokaldia izango da ikusgai.
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak Natxo Mendozak larunbatean Gasteizen jokatu zuen pisu superarineko Espainiako Txapelketa eskainiko du. Ondoren, pisu erdiastunaren barruan, Anthony Yarde britainiarrak eta Nikola Sjuekloca serbiarrak jokatuko duten Europako Txapelketa izango da ikusgai. Yardek 13 borrokaldi egin ditu, eta denak irabazi, 12 K.O. bidez.
Jarraian, pisu bereko beste norgehiagoka bat eskainiko dute, Dmitry Bivol eta Cedric Agnew boxeolarien artekoa. Bivol errusiarrak emaitza bikainak lortu zituen afizionatu mailan, eta profesionaletan egin dituen 10 borrokaldietan oraindik inork ez du mendean hartu. Agnew estatubatuarra izango du aurrean, 2014an munduko txapelketa jokatu zuen boxeolaria.
Amaitzeko, Erresuma Batuko txapelketa bat eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak, Josh Wale eta Don Broadhurst artekoa.
'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:25ean, ETB1en.