boxeo izarrak
00:15ean
Superluma pisuko munduko txapelketa, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Gainera, Katie Taylor eta Anahi Sanchez emakumeen arteko neurketa izango da ikusgai.
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioko protagonistak Miguel Berchell eta Maxwell Ayuku izango dira, superluma pisuko munduko gerrikoa jokoan dagoela. Mexikarrak 32 borrokaldi irabazi ditu eta bat galdu. Gaur egungo izarretariko bat da.
Hurrengo norgehiagoka emakumezkoen arteko munduko txapelketa izango da. Katie Taylor eta Anahi Sanchez izango dira aurrez-aurre. Taylor irlandarrak afizionatu mailan dena lortu zuen, bost aldiz munduko txapeldun eta urrezko domina Londreseko Joko Olinpikoetan. Profesional mailan hauxe izango da bere estreinaldiko munduko txapelketa profesional mailan.
Azkenik, Gervonta Davis boxeolari gaztea ezagutuko dute. Amerikar honek 18 neurketa egin ditu orain arte eta denetan atera da garaile. Superluma pisuko txapeldunetariko bat da.
'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai 00:15etik aurrera ETB1en.