Itxi

boxeo izarrak

00:15ean

Jon Fernandezen eta Natxo Mendozaren borrokaldiak, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

La Nuncian, Alacanten, ostiral gauean jokatuko diren borrokaldiak eskainiko ditu saioak.

  • boxeo izarrak

    -

'Boxeo Izarrak' saioak Jon Fernandez eta Natxo Mendoza boxeolariek gaur gauean Alacanten jokatutako dituzten neurketak eskainiko ditu.

Hasteko, Mendoza gasteiztarraren eta Vage Sarukhanyan armeniarraren arteko borrokaldia izango da ikusgai. Sarukhanyanek 17 neurketa irabazi ditu, bi galdu eta bat berdindu. Pisu arinean neurtuko dituzte indarrak, eta zortzi asaltora izango da neurketa.

Ondoren, Jon Fernandezek eta Henry Maldonadok boxeatuko dute. Etxebarriko mutilak 15 borrokaldi egin ditu orain arte eta denak irabazi. Gainera, 13 K.O. lortu ditu, ukabiletan duen indarraren seinalerik onena. Nikaraguako Maldonadoren zenbakiak hauek dira: 20 garaipen, 6 porrot eta 14 K.O.

Azkenik, Eva Maria Naranjok eta Davinia Perezek nazioarteko txapelketa jokatuko dute. Naranjo La Nuciakoa (Alacant) da, eta orain arte egin dituen 13 borrokaldietan nagusitu da. Davinia Perez kanariarra da, eta sei irabazi ditu eta bat galdu.

La Nunciako boxeo jaialdia gauerdia baino lehen hasiko da, eta ETB1ek 00:15etik aurrera emango du.