Itxi

boxeo izarrak

00:15ean

Alexander Povetkin, pisu astuneko txapeldun olinpikoa, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Povetkinek David Pricen kontra jokatutako norgehiagoka eskainiko du saioak. Gainera, Mariano Etxebarria boxeolariari omenaldia egingo dio.

  • Pedro Mari Goikoetxea 'Boxeo Izarrak' saioaren aurkezlea

    Pedro Mari Goikoetxea 'Boxeo Izarrak' saioaren aurkezlea

Urteko azken 'Boxeo Izarrak' saioa hasteko, Alexander Povetkin eta David Pricen arteko norgehiagoka izango da ikusgai. Errusiarra txapeldun olinpikoa izan zen Atenasen 2004ean eta profesional mailan bost aldiz izan da munduko tituluaren jabe. Guztira 33 garaipen lortu ditu eta bakarra galdu du. David Prince britainiarra Commonweltheko txapeldun izan da.

Borrokaldi honen ondoren, Mariano Etxebarria boxeolariari gure omenalditxoa eskainiko diogu, Urtainen aurka egin zuen neurketaren laburpena eskainiz. Izan ere, Abadiñoko boxeolaria joan den hilabetean hil zen Bartzelonan.

Jarrian, Tommy Langfordek eta Jack Arnfiledek jokatuko duten Britainia Handiko pisu ertaineko txapelketa eta bukatzeko, Joe Corduna eta Ben Aliren arteko Nazioarteko txapelketa.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai 00:15etik aurrera ETB1en.