boxeo izarrak
00:15ean
Pisu superertaineko bi borrokaldi, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
EiTB
Andre Dirrell-Jose Uzcategui eta Robson Conceiçao-Joey Laviolette neurketak izango dira ikusgai.
-
Pedro Mari Goikoetxea, 'Boxeo Izarrak' saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB
Pisu superertaineko bi borrokaldi eskainiko ditu 'Boxeo Izarrak' saioak gaur gauean. Lehenengoa Andre Dirrell eta Jose Uzcategui boxeolarien artekoa izango da. Estatubatuarra eta venezuelarra bitan aritu ziren elkarren aurka, lehenengo neurketan istiluak izan baitziren. Antzeko zenbakiak dituzte biek: 26 garaipen eta bi porrot.
Saioa osatzeko erabiliko duten norgehiagokan Robson Conceiçao brasildarra ezagutuko dugu. Boxeolari honek urrezko domina eskuratu zuen Rioko Joko Olinpikoetan, eta profesional mailan orain arte egindako bederatzi borrokaldiak irabazi ditu. Joey Lavioletteren aurka neurtuko ditu indarrak.
'Boxeo Izarrak' ostiral iluntzean izango da ikusgai ETB1en, 00:15ean.