boxeo izarrak
ETB1en, 00:30ean
Pisu super arinen Munduko Txapelketa bikaina, "Boxeo Izarrak" saioan
EiTB
Jose Ramirez eta Amir Imam izango dira aurrez aurre, norgehiagoka gogor eta ikusgarri batean.
-
Pedro Mari Goikoetxea
Gaur gaueko Boxeo Izarrak saioaren ardatz nagusia Jose Ramirez eta Amir Imamen arteko pisu super arinen Munduko txapelketa izango da. Ramirez kaliforniarrak 21 borrokaldi egin eta denak irabazi ditu. Hainbat aldiz izan da Amerikako txapelduna. Imamek ere 21 garaipen lortu ditu eta bakar bat galdu du. Norgehiagoka gogorra eta ikusgarria izango da.
Bigarren borrokaldian, berriz, Saul Rodriguezek eta Claudio Tapiak neurtuko dituzte indarrak.
Azken hiru neurketetan profesional mailan euren debuta egin duten hiru mutil ezagutuko ditugu. Alde batetik, Guido Vianello pisu astuneko boxeolari italiarra eta bestetik, joan den larunbatean Bilbon boxeatu zuten Salvi Jimenez eta Mario Ospina.
Pedro Mari Goikoetxeak aurkeztu eta zuzendutako Boxeo Izarrak saioa 00:30ean eskainiko da ETB1en.