Itxi

boxeo izarrak

00:15ean

Ryan Garcia, Ameriketako izar berria, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Saioak sei borrokaldi eskainiko ditu. Hasteko, Ryan Garcia ezagutuko dugu, eta Braulio Rodriguezen aurka egindako borrokaldia eskainiko dugu.

  • Pedro Mari Goikoetxea

    Pedro Mari Goikoetxea

Gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioak sei borrokaldi eskainiko ditu. Hasteko, Ryan Garcia ezagutuko dugu. 30 urteko kaliforniar hau boxeolari ikusgarria da, eta izar handienetariko bat izango da datozen urteotan. 16 garaipen lortu ditu; horietako 13, K.O. bidez. Braulio Rodriguez dominikarraren aurka egindako azken borrokaldia ikusiko dugu.

Ondoren, Deontay Wilder eta Bermane Stiverne boxeolariek jokatutako pisu astuneko munduko txapelketa izango da ikusgai, eta Joe Joyce ezagutuko dugu gero. Boxeolari britainiar honek zilarrezko domina eskuratu zuen Rioko olinpiar jokoetan. Bestalde, Chris Eubank britainiarrak egin duen azken borrokaldia ikusteko aukera izango da, eta pisu astuneko beste norgehiagoka bat ere bai: Luis Ortiz-Travis Kauffman.

Gainera, Jon Fernandezek datorren ostiralean aurkari izango duen Alexander Muñozen borrokaldi bat erabiliko dute saioa osatzeko.

'Boxeo Izarrak' ostiral gauean izango da ikusgai ETB1en, 00:15ean.