Itxi

boxeo izarrak

ETB1en, 00:30ean

Munduko bi txapelketa, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan

Richard Commey-Isa Chaniev eta Tevin Farmer-Francisco Fonseca borrokak izango ditugu ikusgai.

  • Pedro Mari Goikoetxea

    Pedro Mari Goikoetxea

Pisu arineko munduko txapelketa batekin hasiko da 'Boxeo Izarrak' saioa gaur gauean. Richard Commey ghanatarra eta Isa Chaniev errusiarra izango dira aurrez aurre. Commey jotzaile ikaragarria da, eta 27 garaipenetatik 24 k.o. bidez lortu ditu. Chanievek, berriz, 13 borroka irabazi eta bakarra galdu du.

Bigarren munduko txapelketa bat ere ikusi ahal izango dugu: Tevin Farmer eta Francisco Fonseca boxeolarien artekoa. Ameriketako Estatu Batuetako boxeolariak bigarrenez ipiniko du jokoan bere gerrikoa.

Aste honetako hirugarren norgehiagoka Josue Vargasek eta John Renteriak egingo dute. Vargas etorkizun bikaina duen 20 urteko mutil bat da. Orain arte, 11 neurketa irabazi ditu eta bakarra galdu.

'Boxeo Izarrak' saioa 00:30ean izango da ikusgai ETB1en.