Itxi

boxeo izarrak

00:10ean

Munduko bi txapelketa bikain, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Mario Barrios vs Batyr Akhmedov eta Jerwin Ancajas vs Riuihi Funai borrokaldiak izango dira ikusgai

  • Pedro Mari Goikoetxea 'Boxeo Izarrak' saioaren aurkezlea.

    Pedro Mari Goikoetxea 'Boxeo Izarrak' saioaren aurkezlea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Lehenengo eta behin, Mario Barrios eta Batyr Akhmedov-en arteko pisu superarineko txapelketa eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Barriosek 24 borrokaldi egin ditu eta ez du bat ere galdu. Akhmedovek ere garaipena lortu du orain arte egindako zazpi neurketetan. Biak dira boxeolari gogorrak eta ikusgarriak.

Bigarren norgehiagokan, supereuli pisuko munduko gerrikoa izango da jokoan. Ekialdeko bi boxeolari aurrez-aurre: Jerwin Ancajas filipinarra eta Riuichi Funai japoniarra. Ancajasek zazpigarrenez ipiniko du jokoan bere titulua eta bere zenbakiak aipagarriak dira: 30 garaipen, galdutako bat eta berdindutako bi.

Azkenik, bi boxeolari gazte: Isidro Ochoa eta Iskander Kharsan. 22na urte dituzte, profesional mailan hasi berriak dira eta borrokaldi guztiak irabazi dituzte.

'Boxeo Izarrak' ostiralero izaten da ikusgai 00:10ean ETB1en.