boxeo izarrak
00:30ean
2019ko borrokaldirik onenetariko bat, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan
EiTB
Carlos Adames eta Patrick Teixeira aurrez aurre izango dira superwelter pisuko munduko txapelketan.
-
Boxeo eskularruak. EiTBren bideo batetik lortutako irudia
Superwelter pisuko munduko txapelketa batek beteko du "Boxeo Izarrak" saioaren gaurko atal nagusia. Carlos Adames eta Patrick Teixeira izango dira aurrez aurre, iazko borrokaldirik onenetarikoa eskainiz. Adames dominikarra da eta egindako 18 neurketak irabazi ditu. Teixeira brasildarrak 30 garaipen ditu eta borrokaldi bakarra galdu du. Norgehiagoka gogorra eta ikusgarria.
Bigarren neurketan, Xander Zayas boxeolari gaztea ezagutuko dute. 17 urte baino ez ditu eta boxeo profesionalean lehen pausoak ematen ari da. Etorkizun bikaina du.
Azkenik, Dusty Harrison eta Juan de Angel boxeolarien arteko borrokaldia izango dute ikusgai. Harrisonek 33 neurketa izan ditu orain arte, eta ez du behin ere galdu.
"Boxeo Izarrak" saioa gaur izango da ikusgai, 00:30etik aurrera, ETB1en.