Itxi

boxeo izarrak

Goizaldeko 01:00etan

Pernell Whitaker boxeolariari buruzko berezia, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EiTB

Julio Cesar Chavez eta Julio Cesar Vasquez izango ditu aurrez aurre oraingoan.

  • Boxeo eskularruak

    Boxeo eskularruak

Pernell Whitakerren inguruko saio monografikoekin jarraituz, oraingo honetan, Julio Cesar Chavez eta Julio Cesar Vasquezen aurka egindako neurketak eskainiko ditu "Boxeo Izarrak" saioak gaur gauean. 

Chavez mexikarra, historiako boxeolaririk handienetako bat, borrokaldirik galdu gabe iritsi zen neurketa honetara eta 87 garaipen lortuta. Gainera, ordurako 25 aldiz munduko txapeldun izanda zegoen hiru pisutan: superluma, arina eta superarina. Norgehiagoka honetan welter pisuko gerrikoa zegoen jokoan eta epaileen erabakia oso eztabaidatua izan zen.   

Saio honetako bigarren borrokaldia Julio Cesar Vasquez argentinarraren aurkakoa izango da. Vasquezek 53 garaipen eta galdutako bat zituen orduan, eta 11 bider bere esku izandako superwelter pisuko gerrikoa ipini zuen jokoan Whitakerren aurka.

"Boxeo Izarrak" saioa goizaldeko 01:00etan izango da ikusgai, ETB1en.