Itxi

boxeo izarrak

23:30ean

Lau borrokaldi Castro Urdialesetik, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EiTB

Besteak beste, Joana Suarezek eta "Buxi" El Quaissik neurtuko dituzte indarrak, Emakumezkoen Espainiako Txapelketako oilar pisuan.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioan

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea, "Boxeo Izarrak". EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Zenbait hilabeteko geldialdiaren ondoren, boxeoa berriro ere martxan da eta uztailaren 24an Castro Urdialesen (Kantabria) egingo den saioa eskainiko du ETBko "Boxeo Izarrak" programak. Guztira, lau borrokaldi ikusi ahal izango dira.

Lehengo, Rikar Urrutiak Fernando Gandariasen aurka egingo duena, eta ondoren, Jon Jaderren eta Edwin Palaciosen artekoa izango da ikusgai.

Jarraian, Emakumezkoen Espainiako Txapelketa lehiatuko da, oilar pisuan, eta Joana Suarezek eta "Buxi" El Quaissik neurtuko dituzte indarrak.

Azkenik, Jon Miguezek eta Zoltan Szabok egingo duten norgehiagoka izango da ikusgai. Miguezek 11 borrokaldi egin ditu orain arte eta denetan garaile izan da. Szabok 27 garaipen eta 23 porrot ditu bere palmaresean.

"Boxeo Izarrak" saioak lau borrokaldiak eskainiko ditu ostiral honetan, 23:30etik aurrera, ETB1en, Pedro Mari Goikoetxearen eta Manu Maritxalarren eskutik.