Itxi

boxeo izarrak

23:30etik aurrera

Bernard Hopkinsen beste bi borrokaldi eskainiko ditu gaur gauean "Boxeo Izarrak"ek

EiTB

Joe Calzaghe eta Kelly Pavlik boxeolarien aurkako borrokaldiak izango dira ikusgai.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioan

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak"en. EiTBren bideo bateko irudia

Gaurko "Boxeo Izarrak" saioan Bernard Hopkinsen beste bi borrokaldi izango dira ikusgai. Bata, Joe Calzaghe boxeolariaren aurka aritu zenekoa, eta bigarrena, Kelly Pavliken aurkako borrokaldia. 

Joe Calzaghe Erresuma Batuan jaiotako boxeolaria da, hainbat aldiz munduko txapelduna izandakoa. 2009an erretiratu zen borrokaldirik galdu gabe. Kelly Pavlik boxeolaria aldiz, estatubatuarra da eta hainbat alditan ere izan da munduko txapeldun. 2010ean lortutako tituluak galdu zituen "Maravillaren" aurka egindako borrokaldian.

"Boxeo Izarrak" saioa gaur izango da ikusgai, 23:30etik aurrera, ETB1en.