Itxi

boxeo izarrak

23:30ean

Pisu erdiastuneko borrokaldi gogorrak ikusgai, gaur, "Boxeo Izarrak" saioan

EiTB

Pisu ertaineko borrokaldi bat ere izango da ikusgai, Maurice Williams eta Clay Collarden artekoa.

  • "Boxeo Izarrak" saioa

    "Boxeo Izarrak" saioa. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek aurkeztutako "Boxeo Izarrak" saioak hiru borrokaldi eskainiko ditu.

Hasteko, munduko txapelketa jokatzeko kanporaketa bat izango da ikusgai, Eleider Alvarez kolonbiarra eta Joe Smith estatubatuarra arituko dira aurrez aurre. Kolonbiarrak badaki zer den munduko txapeldun izatea, Kovaleven aurka lortu zuelako. Amerikarrak ezin izan du orain arte gerriko hori eskuratu, baina badu beste lorpen handi bat: Bernard Hopkins handiak erretiroa hartu zuen bere aurka zortzigarren asaltoan galdu ondoren.

Bigarren norgehiagoka, pisu ertaineko bi boxeolarik egingo dute: Maurice Williamsek eta Clay Collardek.

Saioa amaitzeko, berriro pisu erdiastunera joko dugu, Lyndon Arthur eta Emmanuel Animen arteko neurketa ikusteko. Britainiarrak 15 borrokaldi egin ditu eta, eta neurketa guztietan nagusitu da.

"Boxeo Izarrak" saioa ostiraletan izaten da ikusgai, 23:30ean, ETB1en.