08:20

boxeo izarrak

23:30ean

Euskal boxeolarien borrokaldiak Miribillatik, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EiTB

Hiru partida izango dira ikusgai: Ricardo Urrutia vs Israel Muñoz, Jon Jader vs Rafael Chiruta eta Andoni Gago vs Brayan Mairena.

  • Manu Maritxalar y Pedro Mari Goikoetxea, ''Boxeo Izarrak''en

    Manu Maritxalar y Pedro Mari Goikoetxea, "Boxeo Izarrak"en. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aste honetako "Boxeo Izarrak" saioan euskal boxeolarien hiru borrokaldi izango dira ikusgai, Miribillako Bizkaia pilotalekutik. 23:30etik aurrera eskainiko dira Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek aurkeztutako saioan, ETB1en.

Gaua Ricardo Urrutiaren eta Israel Muñozen arteko neurketarekin hasiko da. Mungiako boxeolariaren hirugarren norgehiagoka izango da ostiralekoa.

Ondoren, Jon Jader eta Rafael Chiruta ikusiko ditugu aurrez aurre. Bilbotarrak 22 urte ditu eta profesional mailan egindako sei borrokaldiak irabazi ditu. Chirutak, bestalde, eskarmentu handia dauka, 60 neurketa egin baititu. Borrokaldia zortzi asaltora izango da.

Jardunaldia borobiltzeko, Andoni Gago eta Brayan Mairenaren arteko norgehiagoka eskainiko da. Gago, joan den otsailetik boxeatu gabe dago eta Nikaraguako Mairenaren aurka garaipena lortzea behar-beharrezkoa du etorkizunari begira.

"Boxeo Izarrak" saioa, ostiralero, 23:30etik aurrera, ETB1en.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena