Itxi

boxeo izarrak

00:55ean

Zepeda – Baranchyk, urteko borrokaldirik gogorrena, gaur, "Boxeo Izarrak"en

EITB

Saioa beste hiru borrokaldirekin osatuko da: Andy Hiraoka - Rickey Edwards, Reece Mould - Bayardo Ramos eta Matthew Reed - JJ Mariano.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioan

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Aurtengo borrokaldirik gogorrenetako batekin emango dio hasiera gaurko "Boxeo Izarrak" saioari.

Lehenengo borrokaldian Jose Zepeda eta Ivan Baranchyk izango dira aurrez aurre. Guztira zortzi aldiz joan ziren lurrera bi boxeolari horiek. Zepedak bi aldiz jokatu du munduko txapelketa eta bere zenbakiak honakoak dira: 32 garaipen eta galdutako bi besterik ez. Baranchyk bielorrusiarra munduko tituluaren jabe izan zen pisu superarinean, 20 borrokaldi irabazi ditu eta bakarra galdu.

Emanaldia osatzeko beste hiru borrokaldi eskainiko dira. Hauetako bat, Andy Hiraoka eta Rickey Edwardsen artekoa izango da. Hiraoka japoniarra garaile izan da orain arteko 15 neurketetan. Beste norgehiagokak Reece Mould - Bayardo Ramos eta Matthew Reed - JJ Mariano izango dira.

"Boxeo Izarrak" saioa ostiraletan izaten da ikusgai, 00:55ak aldera, ETB1en.