Itxi

boxeo izarrak

Gaur, 00:30ean

Pisu astuneko boxeolari gazteak eta boxeolari olinpikoak, "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Lehenengo zatian hiru norgehiagoka eskainiko dira: Efe Ajagba-Brian Howard, Jared Anderson-Jeremiah Karpencyr eta Sonny Contok-Waldo Cortes.

  • Boxeo eskularruak

    Boxeo eskularruak. Argazkia: EITB Media

Gaur gauean, pisu astuneko boxeolarien arteko hiru neurketa eskainiko dira "Boxeo Izarrak"eko denboraldiko azken saioan.

Alde batetik, Efe Ajagbaren eta Brian Howarden arteko norgehiagoka eskainiko da. Nigeriarrak 14 borrokaldi egin ditu eta horietatik, denak irabazi. Ondoren, Jared Anderson eta Jeremiah Karpencyr izango dira aurrez aurre; Andersonek 8 norgehiagoka egin ditu eta denak k.o. bidez irabazi. Karpencyren zenbakiak ordea, hauexek dira: 16 garaipen, galdutako bi eta berdindutako bat. Lehenengo zatiarekin bukatzeko, hirugarren neurketa, Sonny Contok eta Waldo Cortesek egingo dute. Filadelfiako boxeolaria egindako sei neurketetan nagusitu da.

Bestalde, emanaldiaren bigarren zatian, pisu gutxiagoko boxeolariak izango dira ikusgai, baina denak ere goi mailakoak. Esate baterako, Jose Enrique Vivasen eta Louie Coriaren arteko norgehiagoka. Eta bukatzeko, Tokioko Joko Olinpikoetan parte hartuko duten bi boxeolariren azken borrokaldiak eskainiko dira: Troy Isley eta Duke Ragan.

"Boxeo Izarrak" ostiral gauetan 00:30ak aldera izaten da ikusgai ETB1en.