Itxi

boxeo izarrak

00:25ean

Tyson Fury-Deontay Wilder, pisu astuneko munduko txapelketa, gaurko "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Bi boxeolarien arteko azken borrokaldia eskainiko du saioak, asteburuan Las Vegasen jokatuko duten neurketaren aurretik.

  • Manu Maritxalak eta Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioan.

    Manu Maritxalak eta Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioan.

Larunbat honetan, Tyson Fury eta Deontay Wilder berriro aurrez aurre izango dira Las Vegasen, eta gaurko "Boxeo Izarrak" saioak haien arteko azken borrokaldia eskainiko du. Pisu astuneko munduko txapelketa honetara biak iritsi ziren borrokaldirik galdu gabe: Tyson Furyk 29 garaipen eta berdinketa bat; Wilderrek, berriz, 42 garaipen eta berdinketa bat, 41 K.O.-rekin. Estatu Batuetako boxeolaria bere gerrikoari hamar aldiz eutsita zegoen, txapeldun askoren marka hautsiz.

Gaueko bigarren norgehiagoka Mexiko eta Puerto Rikoko boxeolarien arteko neurketa izango da. Bietatik bat, Orlando Gonzalez, borrokaldi guztiak irabazita dago.

Ondoren, Joko Olinpikoetan bi aldiz urrezko domina eskuratu duen Robeisy Ramirezen erakustaldia ikusiko dute zaleek. Bere aurkaria Ryan Allen izango da.

Bukatzeko, Javier Martinez eta Calvin Metcalfen arteko norgehiagoka izango da ikusgai.

"Boxeo Izarrak" ostiral honetan izango da ikusgai 00:25etik aurrera ETB1en.