Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

boxeo izarrak

00:25ean

Jose Zepeda eta Josué Vargas, bi txapeldungai, gaur gaueko protagonistak "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Zepeda- 'Hank' Lundy eta Vargas- Shaw borrokaldiak izango dira ikusgai.

  • Pedro Mari Goikoetxea kazetaria

    Pedro Mari Goikoetxea kazetaria

Gaur gaueko "Boxeo Izarrak" saioan, Jose Zepeda eta Henry Lundyren arteko norgehiagoka izango da ikusgai. Zepedak bi aldiz jokatu zuen munduko txapelketa, baina ezin izan zuen gerrikoa eskuratu. Bere zenbakiak hauexek dira: 33  neurketa irabazi  eta 2 galdu. Hank Lundyk ere munduko txapelketa jokatu zuen, baina Terence Crawfordek menderatu zuen.

Bigarren norgehiagoka Josué Vargas eta Willie Shawren artekoa izango da. Vargasek 23 urte baino ez ditu, boxeolari bikaina da eta horregatik jarri diote The Drodigy goitizena. Oraingo honetan, Willie Shawren aurka neurtuko ditu indarrak.  

Bukatzeko, beste mutil gazte baten azken borrokaldia eskainiko du saioak. Jahi Tuckerrek 18 urte baino ez ditu eta profesional legez egindako hiru borrokaldietan nagusitu da. Kasu honetan, Ysrael Barbozaren aurka arituko da.

"Boxeo Izarrak" gaur gauean izango da ikusgai 00:25ean ETB1en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena