Itxi

boxeo izarrak

00:30ean

Pisu astuneko hiru neurketa eta supereuli pisuko munduko txapelketa, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Gerald Washington eta Charles Martin boxeolarien artekoa izango da gaueko lehen neurketa.

  • Pedro Mari Goikoetxea aurkezlea

    Pedro Mari Goikoetxea aurkezlea. Argazkia: EITB Media

Gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioak pisu astuneko hiru neurketa eskainiko ditu. Hasteko, Gerald Washingtonek eta Charles Martinek Munduko Txapelketa jokatzeko kanporaketa egingo dute. Martin lehenago izan zen munduko tituluaren jabe, baina Anthony Joshuak kendu zion. Washingtonek ere jokatu zuen munduko txapelketa, baina Deontay Wilderrek ez zion inolako aukerarik eman.

Bestalde, pisu astuneko beste bi borrokaldi eskainiko ditu saioak, hain zuzen, Guido Vianello vs Marlon Williams eta Jeremiah Milton vsJayvone Dafney.

Saioaren bigarren zatian, supereuli pisuko Munduko Txapelketa bat izango da ikusgai. Jerwin Ancajas filipinarrak bederatzigarrenez ipiniko du jokoan bere gerrikoa Jonathan Rodriguez mexikarraren aurka.

"Boxeo Izarrak" gaur gauean izango da ikusgai, 00:30etik aurrera, ETB1en.