Itxi

boxeo izarrak

00:10ean

Pisu ertaineko kanporaketa bikaina, gaur gaueko "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Carlos Adames eta Derevyanchenkoren arteko norgehiagoka eskainiko du saioak.

  • Pedro Mari Goikoetxea aurkezlea.

    Pedro Mari Goikoetxea aurkezlea.

Gaur, Carlos Adames eta Derevyanchenkoren arteko norgehiagokarekin hasiko da "Boxeo Izarrak" saioa. Boxeolari dominikarrak 20 garaipen lortu ditu orain arte eta behin bakarrik galdu du, Teixeiraren aurkako munduko txapelketa, hain zuzen ere. Ukrainarrak, ostera, hiru aldiz jokatu du munduko txapelketa, baina ezin izan du irabazi eta beste aukera baten bila ari da. 

Bigarren borrokaldian, boxeolari gazteak ikusiko ditugu: Omar Rosario eta Raekwon Butler. Puerto Ricoko mutilak 5 neurketa egin ditu eta denetan izan da garaile. Azken norgehiagoka kruzero pisukoa izango da, Pinchuk ukrainarraren eta Jose Mario Flores amerikarraren artekoa.

"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai 00:10ean ETB1en.