boxeo izarrak
00:30ean
Boxeolari gazteak, gaur gaueko "Boxeo Izarrak" saioaren ardatz
EITB Media
Xander Zayas eta Quincy Lavallais boxeolarien arteko borrokaldiarekin abiatuko dute saioa. Ondoren Edgar Berlanga eta Steve Rolls ikusiko ditugu aurrez aurre; eta, azkenik, Abraham Nova vs William Encarnación.
-
Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioko aurkezlea. Argazkia: EITB Media
Boxeolari gazteak izango dira protagonista, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan, ETB1en.
Lehenengo eta behin, Xander Zayasen azken neurketa eskainiko dute. Puerto Ricoko boxeolariak 19 urte baino ez ditu eta orain arte egindako 12 borrokaldietan garaile izan da. Bere estilo dotore eta karismarekin jarraitzaile asko lortu ditu. Aurkaria Quincy Lavallais izango da, 12 garaipen eta galdutako bi borrokaldi dituen boxeolaria.
Bigarren norgehiagokan, Edgar Berlanga eta Steve Rolls ikusiko ditugu. Berlangaren ezaugarri nagusia indarra da, aurreneko 16 borrokaldiak lehen round-ean irabazi baitzituen. Rolls kanadarraren zenbakiak ere onak dira: 21 garaipen eta galdutako bakarra.
Azkenik, orain arte galdu gabe dagoen beste gizon gaztea izango dute protagonistetako bat: Abraham Nova. 20 neurketa egin ditu eta denetan nagusitu da. Aurrez aurre, William Encarnación izango du, norgehiagoka bakarra galdu duen boxeolaria.
Pedro Mari Goikoetxeak aurkeztuta, "Boxeo Izarrak" saioa gaur gauean izango da ikusgai, 00:30ean, ETB1en.