Itxi

Chiloé

Chiloé

Chiloé

22:30ean

Portugalgo erdialdeko herrietara bidaia, gaur gauean "Chiloé, Lasterka Munduan" saioan

EITB Media

Zigor Iturrietak lokalizazio anitzak bisitatu, eta Terras de Sico lasterketan parte hartuko du.

0:31
Zigor Iturrieta

Gaur gauean, Zigor Iturrietak Portugalgo erdialdera bidaiatuko du "Chiloé, Lasterka Munduan" saioan. Bisitatutako lekuen artean, Peniche herrixka, Batalha monasterioa, Tomarreko Kristoren Zaldunen komentua eta Tomarreko sinagoga egongo dira. Gastronomiaz gozatzeko tartea ere izango da saioan, Casal de S. Simao herrixkako Varanda Do Casal jatetxean eta D. Sesnando jatetxean izango baitira, besteak beste, bertako hainbat errezeta dastatzen. Azkenik, Zigorrek Terras de Sico lasterketan parte hartuko du, 60 kilometroko kirol proban. 

"Chiloé, Lasterka Munduan" saioa ostegunetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.