Itxi

Edozein Herriko

Edozein Herriko

Edozein Herriko

22:30ean

Iruñeko su artifizialak, zuzenean larunbat eta igandeko "Edozein Herriko..." saioan

EITB Media

Baluarte inguruetan kokatutako platotik, Julian Iantzik eta Ilaski Serranok sanferminetako jai giroaren berri emango dute hainbat gonbidatuk lagunduta ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Edozein Herriko saioa, larunbatean eta igandean, 22:30ean

    Edozein Herriko saioa, larunbatean eta igandean, 22:30ean

EITB Iruñeko San Fermin jaiei egiten ari den jarraipen bereziaren barruan, asteburuan su artifizialen ikuskizuna zuzenean ikusteko aukera izango da ETB1en eta eitb.eus-en. Larunbatean eta igandean, "Edozein Herriko..." saioaren edizio berezi bana egingo da 22:30etik aurrera, Julian Iantzik eta Ilaski Serranok aurkeztuta. 

Baluarte inguruetan kokatutako platotik, asteburuan Iruñeko kaleetan bizi den jai giroaren berri emango dute eta gonbidatu bereziak izango dituzte. Euren konpainian, Julianek eta Ilaskik hiriko gotorlekutik botako diren suen kontakizuna egingo dute. Larunbatean, Aitana pirotekniaren ikuskizunaz gozatu ahal izango dute ikus-entzuleek eta igandean Valenciana pirotekniarena. 

Bi egunetan, Mikel Pagola Iruñeko suen zuzendari artistikoa izango dute lagun. Horrez gain, larunbatean Joana Lasheras EITBko kazetaria, Samir Fadil korrikalaria eta aurtengo "Conquis"eko parte hartzaile bat izango dituzte gonbidatu. Igandean, berriz, Aritz Agirre EITBko kazetaria, Maitane Vilariño Osasunako jokalaria eta Adrian Andoño ganaduzalea. 

Asteburuan ere entzierroak zuzenean eta euskaraz ikusteko aukera izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 07:30ean hasita, Nerea Reparazek eta Joseba Olagaraik aurkeztuko duten saio bereziaren barruan.