Itxi

Edozein Herriko

Edozein Herriko

Edozein Herriko

22:30ean

Su artifizialak, gaur zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Julian Iantzik eta Izaro Iraetak hainbat gonbidatu berezi izango dituzte.

  • Izaro Iraeta eta Julian Iantzi.

    Izaro Iraeta eta Julian Iantzi.

Donostiako su artifizialak eskainiko dira gaur ere zuzenean 22:30etik aurrera. Aste osoan bezala, Julian Iantzik eta Izaro Iraetak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, eta, oraingoan, Valentziako Turis pirotekniaren erakustaldiaz gozatuko dugu.

Gainera, hainbat gonbidatu berezi izango dituzte platoan, besteak beste, Koteto Ezkurra erremontaria, Kepa Errasti aktore eta gidoilaria, Joseina Etxeberria kazetaria eta Amaiur Sarriegi eta Iraia Iparragirre Realeko futbol jokalariak. Bestalde, Mikel Pagola su artifizialetan aditua ere saioan izango dute lagun.

Su artifizialen emanaldia Julian Iantzik aurkezten duen "Edozein Herriko..." saioak eskainiko du; 21:45ean hasiko da ostegun honetako programa.