Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

09:00etan, ETB1en

CatDem fundazioko Martin Aranbururekin gaurko 'Egun On Euskadi'n

A.H. | EiTB

Kataluniarekin bat egingo dute, eta gonbidatuak fundazioaren egoeraren berri emango du bertatik.

Gaur goizean, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Martin Aranburu CatDem Fundazio Katalanista eta Demokratako kidea elkarrizketatuko du, Kataluniatik zuzeneko konexioan, 'Egun On Euskadi' ETB1eko albistegian. Fundazioak bere jarduera eten du azken asteotan, Covèrgencia alderdiak bere itxieraren inguruan hartuko duen erabakiaren zain. Izan ere, alderdiarekin lotutako ikerketa judizial guztietan dago CatDem fundazioa tartean.

Horrez gain, Jagoba Alvarez, Luismi Uharte eta Elena Martinez de Madina kolaboratzaileak solasean arituko dira eguneko gaiak aztertzeko.

'Egun On Euskadi' albistegia astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

-en eta ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista