Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

09:00etan

Ane Irazabal korrespontsalari elkarrizketa 'Egun On Euskadi'n

A.E. | EiTB

Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak liburua argitaratu berri du, eta Euskal Kazetaritza 2017 sarietako bat jasoko du astelehenean.

Gaur, 'Egun On Euskadi' albistegian, Ane Irazabal korrespontsala elkarrizketatuko du Estepan Aldamiz-Etxebarriak. Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak liburua argitaratu berri du Irazabalek, Karlos Zurutuza eta Mikel Ayestaran kazetariekin batera. Halaber, astelehenean Euskal Kazetaritza 2017 sarietako bat jasoko du Euskal Kazetarien Elkartearen eta Kazetarien Euskal Elkargoaren eskutik.

Bestalde, Mikel Aramendik, Garbiñe Biurrunek eta Eider Hurtadok hartuko dute parte 'Egun On Euskadi'ko solasaldirako mahaian.

'Egun On Euskadi' albistegia 09:00etan izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.