Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

09:00etan ETB1en

Martin Aranburu Artur Masen aholkularia, gaur, 'Egun On Euskadi'n

EiTB

Gainera, Karmelo Landa, Elena Martinez de Madina eta Xabier Riezu solaskideak arituko dira saioan.

  • Martin Aranburu. Argazkia: EiTB

    Martin Aranburu. Argazkia: EiTB

Gaur goizean, Martin Aranburu Artur Masen aholkularia izango dute ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian gonbidatu. Berarekin, Masek PDeCat alderdian presidente gisa aurkeztu berri duen dimisioaz arituko dira, eta, gainera, Kataluniako egoera politikoaren gaineko hausnarketa sakona eskainiko du gonbidatuak.

Horrez gain, Karmelo Landa, Elena Martinez de Madina eta Xabier Riezu kolaboratzaileek egun-eguneko politika gaiak aztertuko dituzte solasaldirako mahaiaren inguruan.

'Egun On Euskadi' ostegun honetan izango da ikusgai, 09:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista