Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

09:00etan

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia, ostegunean, 'Egun On Euskadi'n

EITB

Gainera, Karmelo Landa, Xabier Riezu eta Duñike Agirrezabalaga kolaboratzaileak arituko dira saioan.

  • Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB.

    Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB.

Ostegun goizean, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia elkarrizketatuko du ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Hitzorduan zehar, egun eguneko gai politikoen gaineko hausnarketa egingo du gonbidatuak.

Gainera, Karmelo Landa, Xabier Riezu eta Duñike Agirrezabalaga solasaldi mahairen inguruan bilduko dira, eta Amane Ibañez kazetariak egingo du eguneko albisteen kontakizuna.

'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista