Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

09:00etan

Elkarrekin Podemoseko Roberto Uriarte, gaurko 'Egun On Euskadi'n

EITB

Iker Bizkarguenaga, Iñaki Zarraoa eta Ainhoa Fernandez de Arroyabe solaskideak ere izango dituzte saioan.

  • Roberto Uriarte, Elkarrekin Podemoseko diputatua.

    Roberto Uriarte, Elkarrekin Podemoseko diputatua. Irudia: EiTB

Roberto Uriarte, Elkarrekin Podemoseko diputatua Kongresuan, hartuko dute gonbidatu astelehen honetan ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Iban Garateren galderak erantzungo ditu egun eguneko politika gaien inguruan eta, besteak beste, Sanchezen inbestidurari dagokionez, bere alderdiaren eta PSOEren arteko negoziazioez arituko dira.

Horrez gain, Iker Bizkarguenaga, Iñaki Zarraoa eta Ainhoa Fernandez de Arroyabide solaskideek egun eguneko gaiak aztertuko dituzte solasaldi mahaiaren inguruan.

'Egun On Euskadi' astelehen honetan izango da ikusgai 09:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.