Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Julio Villar itsasgizon eta mendizalea, gaur 'EiTB Kultura'n

A.H. | EITB

60ko hamarkada amaieran, Villarrek belaontzi txiki batean munduari bira eman zionean idatzitako liburuan oinarritzen da ¡Eh, Petrel! Conversando con Julio Villar antzezlana.

'EiTB Kultura-Transit' saioak Julio Villar itsasgizon eta mendizalea, eta Mikel Sarriegi ¡Eh, Petrel! Conversando con Julio Villar antzezlanaren zuzendari eta aktorea elkartuko ditu belaontzi batean. Ikuskizuna ¡Eh Petrel! Cuaderno de un navegante solitario liburuan oinarrituta dago, Villarrek belaontzi txiki batean munduari bira eman zionean (1968tik 1972ra, lau urte eta erdiko abentura) idatzitako liburuan oinarrituta, hain zuzen ere.

Antzezlanak berak zein saioak egindako erreportaje lanak Julio Villarrek mendia bizitzeko duen zaletasuna eta bizitza ulertzeko duen modua azaltzen dute: askea, poetikoa eta ameslaria.

Bestalde, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari eskaintzen zaion tartean, LABORE programaz arituko dira aste honetan. Hainbat artista hiriko museoetan ari dira lanean, museoak lantoki bihurtzeko ekimenaren barruan.

'EiTB Kultura Transit' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea