Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Kimuak programaren 20 urteak hizpide, 'EiTB Kultura Transit' saioan

EITB

Saioak film laburren generoan barrena egingo du, eta horrez gain, El_Txef_A hartuko du Sortzaileak ataleko protagonista.

Kimuak programak 20 urte baino gehiago daramatza euskal film laburrak eskaintzen urteko ekoizpen onenak biltzen dituen katalogo baten bitartez. Hogei urte hauetan, edizio bakoitzean aurkeztu izan den pelikula kopurua hirukoiztu da. Guztira, 800 pelikula izan dira eta horietatik 137 film labur bildu dira katalogoan. Aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioa Txema Muñoz Kimuak ekimenaren arduradunarekin eta katalogoan parte hartu duten Maria Elorza, Kepa Sojo, Asier Urbieta, Ion Garaño eta Jose Mari Goenaga zinemagileekin arituko da, programaren 20 urteko historia errepasatzeko.

Horrez gain, Sebastian Ducloche, Clermont-Ferrand jaialdi garrantzitsuaren zuzendariarekin ere hitz egingo du 'EiTB Kultura Transit' saioak, eta berarekin film laburren generoa aztertuko du. Film laburrak geroz eta luzeagoak dira, eta geroz eta erritmo biziagoa dute bideoklipen eta telebistaren influentziaz.

Bestalde, El_Txef_A izango da aste honetako Sortzaileak ataleko protagonista. Aitor Etxeberria dago gaitzizen honen atzean, eta Europa eta Amerikako musika elektronikoaren munduan oso izen ezaguna egin da. Gainera, musikaren beste alor batzuk garatu ditu azkenaldian eta Markak dokumentalaren soinu banda sortu du.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

ETB2n.