Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Arte Ederren Museoa eta Rubik konpainia, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit'en

EITB

Batetik, Arte Ederren Museoko kontserbadoreen lana aztertuko dute, eta, bestetik, Rubik antzerki konpainiaren azken lanak ezagutuko dituzte.

  • EiTB Kultura Transit

    EiTB Kultura Transit

Ezkutuko lana da Bilboko Arte Ederren Museoko zaharberritzaile eta kontserbadoreena, baina horiei esker daude ikusteko moduan, sarritan, mendeak dituzten artelanak. Horien lantokia, teknikak eta lan egiteko moduak ezagutuko ditu aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioak.

Horrez gain, Rubik antzerki konpainia hartuko dute hizpide. Estitxu Zalduak eta Juanjo Herrerok 2013an sortutako konpainia honek antzerki fisikoa lantzen du, hitzen pisua arindu eta mugimenduari garrantzia ematen dion antzerki mota.

Bartzelonan jaiotako proiektua izanik, duela urtebete hasi ziren Euskal Herrian lanean, eta ez zaie proiekturik falta. Otsailean bertan, bi obra berri estreinatu dituzte: La Fundicionen tekno adikzioari buruzko Web important people ikuskizuna, eta Donostiako Poltsiko Antzerkia jaialdian Puer Aeternus, Peter Pan sindromeari buruzkoa.

'EiTB Kultura Transit' saioa ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.