Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Michael Klant artista alemaniarrari elkarrizketa, gaur gauean, 'EiTB Kultura' saioan

EiTB

Garbiñe Ubeda kazetari eta idazlea, Raisa Álava ilustratzailea eta Maialen Beloki Donostia Zinemaldiko zuzendari ordea ere hartuko dituzte protagonista.

  • Michael Klant artista

    Michael Klant artista. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Aste honetako 'EiTB Kultura' saioan Michael Klant artista eta argazkilari alemaniarrarekin izango dira Gernikako Astra gunean: Gernikako bonbardaketa buruan, Berlingo zerua Gernikakoan zehar erakutsiko duen artelana prestatzen ari da. 

Horren ostean, Garbiñe Ubeda kazetari eta idazleak bere proposamen kulturalak luzatuko ditu Hendaian. 

Zinemak era izango du lekua: Maialen Beloki Donostia Zinemaldiko zuzendariordeak aurtengo edizioak ekarriko duenari errepasoa egingo dio, eta horrez gain, Asier Altunak eta Telmo Esnalek Agur Etxebeste pelikulako sekuentzia bat erakutsiko dute. 

Amaitzeko, Raisa Álava ilustratzaileak paperean eta zeramika gainean egiten duen lana ezagutuko dute bere Bilboko estudioan. 

'EiTB Kultura' saioa ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en. 

Erreportajeak banaka ere ikusi ditzakegu, ETB1en, iluntzeko 'Gaur Egun' albistegiaren ostean, asteazkenean hasi eta hurrengo asteartera bitartean.