Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

Kabalkadei buruz arituko dira, gaur gauean, 'EiTB Kultura' saioan

EiTB

Nafarroa Behereko Aiherra herriko agerraldia ezagutzearekin batera, Ximon Agirre artistaren lanak erakutsiko dizkigute eta Karmele Jaioren kultur proposamenak bilduko dituzte.

  • EiTB Kultura

    EiTB Kultura. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Ipar Euskal Herrian indarra hartzen ari diren kabalkadak izango dira protagonista gaur gauean 'EiTB Kultura' saioan. Agerraldi hauek nolakoak diren ezagutzeko Aiherrakoan izango dira, Nafarroa Beherean. Ehundik gora lagunek hartu dute parte musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen herri-ikuskizunean. 

Horrez gain, Karmele Jaio idazleak bere kultur gomendioak egingo ditu Gasteizko Artium Museoko liburutegian, eta Azkoitiko Matadeixen ere izango dira, Bebarruko Jardunek zikloaz eta Zinetogram zineklubaren eskaintzaz hizketan. 

Ilustrazioak, animazioak eta grabatuak egiten dituen Ximon Agirre artista hernaniarrarekin amaituko dute saioa. 

'EiTB Kultura' saioa ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en. Ohi denez, asteazkenetik asteartera bitartean erreportajeak banaka eskainiko dira ETB1en, iluntzeko 'Gaur Egun' albistegiaren ostean.