Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

Irudika nazioarteko ilustrazio topaketan izango da 'EiTB Kultura' saioa gaur gauean

EiTB

Ander Gillenea fotokazetaria, Pello Armendariz abeslaria eta Ana Arsuaga, Borja Gómez eta Eztizen La Cruz margolariak izango dira protagonista baita ere aste honetako saioan.

  • Gasteizen egindako Irudika kongresuko irudia

    Irudika kongresua. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Irudika nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalera hurbilduko da 'EiTB Kultura' saioa gaur gaueko lehen erreportajean. Artium museoan, Miren Asiain, Miju Lee eta Javier Mariscalekin izan dira beren lanaz hizketan, baita Atakontu arropa markako arduradunekin ere.

Gasteiztik irten gabe, Montehermoso Kulturunean izan dira aurtengo World Press Photo erakusketa ikusten. Ander Gillenea fotokazetariarekin mintzatuko dira. 

Pello Armendariz Skakeitan taldeko abeslaria hartuko dute protagonista kultur proposamenen tartean eta, amaitzeko, Ana Arsuaga, Borja Gómez eta Eztizen La Cruz margolarien estudioa bisitatu dute Bilbon.

'EiTB Kultura' saioa ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.