Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

Bernardo Atxaga idazlea, gaur gauean, 'EiTB Kultura' saioan

EiTB

Gainera, Irati Elorrieta idazlea, Garazi Ansa arte kritikaria eta Txabi Sagarzazu margolaria izango dituzte saioan.

  • Bernardo Atxaga idazlea

    Bernardo Atxaga idazlea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

'EiTB Kultura' saioaren gaurko atalean, luze hitz egin dute Bernardo Atxaga idazlearekin, Bilbon. Etxeak eta hilobiak azken eleberria kaleratu berri du, eta literaturaz, hiriaz eta bizitzaz aritu dira berarekin hitzorduan zehar.

Horrez gain, Euskadi Literatura Saria irabazi berri duen Irati Elorrieta idazleak bere kultur gomendioen berri eman digu.

Bestalde, Garazi Ansa arte kritikariarekin izan dira, eta arte kritikak nolakoa izan behar duen azaldu die.

Amaitzeko, Txabi Sagarzazu margolariak bere lana erakutsiko du.

'EiTB Kultura' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.