Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Denboraldi berria

"EiTB Kultura" saioak gaur abiatuko du denboraldi berria

EiTB

Lehen saioa Hauazkena taldearen lanaz arituko da, tartean, "Ehiza" film laburraz.

  • "EiTB Kultura" saioa.

    "EiTB Kultura" saioa. Argazkia: EiTB.

"EiTB Kultura"ren denboraldi berria gaur hasiko da, 00:30ean ETB1en, 00:15ean ETB2n eta eitb.eus-en. Lehen saioak Hauazkena taldearen lana izango du ardatz, tartean esaterako, Ehiza film laburra. Animazioa lantzen duen taldea da, proiektuz proiektu aldatuz joan dena.

Horrez gain, Anestesia musika taldeko Mikel Kazalisen gustuko liburu, pelikula eta diskoak zeintzuk diren ezagutuko ditugu.

Ondoren, aurtengo udan Donostiako Tabakaleran lehenengoz egin den Jardun Artistikoentzako Institutuak eman duena ere ezagutuko dugu.

Eta saioa Maider Lopez artistarekin bukatuko dugu, izan ere, Bilboko Arte Ederren Museoan martxan du Arnasa izeneko instalazioa.