Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

23:30ean

Arriaga Antzokiaren "Ama Kuraia" eta Jule Goikoetxea, gaur, "EiTB Kultura"n

EiTB

Horrez gain, Clandestine Film Laba eta Mikel Remaken lanak ere ezagutuko ditugu.

  • "EiTB Kultura"

    "EiTB Kultura". Argazkia: EiTB

Bertolt Brecht antzerkigile alemaniarraren lan batetik abiatuta Arriaga Antzokiak sortu duen Ama Kuraia antzezlana ezagutzera joan gara.

Horrez gain, Jule Goikoetxea filosofo, irakasle eta idazleak bere kultur proposamenak ekarriko dizkigu osteguneko saioan.

Argazkilaritza analogikoaz ere hitz egin dugu "EiTB Kultura" saioan, Lasarteko Clandestine Film Laben. Norberaren argazki laborategi propioa bezala definitzen dute euren jarduna, eta horien lan filosofiaz arituko gara.

Saioa amaitzeko, Mikel Remak artista plastikoaren kaleko eta estudioko lana ezagutuko dugu.

"EiTB Kultura" ostegunetan izaten da ikusgai, 23:30ean ETB1en eta 00:45ean ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus-en bidez ere izango dira ikusgai.