Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1, ETB2 eta eitb.eus

'Hil kanpaiak' filmaz arituko da gaur gauean "EiTB Kultura" saioa

EiTB

Liburu bat pantaila handira eramatearen inguruan arituko dira Miren Gorrotxategi, Joanes Urkixo eta Imanol Rayo.

  • "EiTB Kultura" saioa

    "EiTB Kultura" saioa. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, "EiTB Kultura" saioak liburu bat zinemarako egokitzeaz hitz egingo du. Zehazki, Hil kanpaiak filmaren harira arituko da. Izan ere, Miren Gorrotxategirekin, filmak oinarri duen 33 ezkil nobelaren egilearekin, Joanes Urkixo pelikularen gidoilariarekin eta Imanol Rayo zuzendariarekin bilduko da programa.

Halaber, Antton Iturbe musika kazetariaren gustuko liburu, disko eta pelikulak zeintzuk diren ezagutaraziko ditu saioak, duela gutxi lekuz aldatu duten Donostiako Tobacco Days liburu dendan.

Ondoren, Tolosako GKO galerian izango da saioa, egunotan Igor Rezola artistaren erakusketa bat baitute ikusgai.

Eta bukatzeko, Liher musika taldearen azken disko eta bira izango du saioak hizpide.

"EiTB Kultura" ostegunetan izaten da ikusgai, 23:30ean ETB1en eta 00:45ean ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus-en ere izaten dira ikusgai.