Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

Argazki liburuei buruz, gaur gauean, "EiTB Kultura" saioan

EITB

Horrez gain, Ainhoa Artetxeren proposamenak, "Elkar ezagutu genuen eguna" eta Maite Arroitajauregiren Mursego proiektua ezagutuko ditu saioak.

  • "EiTB Kultura"

    "EiTB Kultura". Argazkia: EITB

Gaur emango den "EiTB Kultura" saioak kultura arloko lau gai berri jorratuko ditu.

Saioa hasteko, argazki liburuak zer diren eta nola egiten diren ezagutuko dute.

Ondoren, Ainhoa Artetxe aktoreak bere gustuko liburu, disko eta pelikulen berri eman du.

Elkar ezagutu genuen eguna antzezlana ere ezagutuko du "EiTB Kultura"k. Mikel Ayllonek idatzitako eta Pablo Ibarluzeak zuzendutako lan horretan, Irati Onandiak eta Aritz Bengoak hartzen dute parte. 20 minutuko lan hori Piszifaktoria Ideien Laborategitik sortutako hirugarren proiektua da.

Saioa amaitzeko, Maite Arroitajauregik sortutako Mursego proiektua izango dute hizpide. Hainbat talde eta bakarlariren musika izan ondoren, 2009an lehenengo banakako proiektua kaleratu zuen Maitek, eta hainbat musika-tresnaz baliatzen da bere lanetan: txeloa, pianoa, ukelelea, autoharpa, xilofonoa, stylophonea, melodika, txirula, erreklamua eta perkusio txikia.

"EiTB Kultura" saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 00:30ean, ETB1en eta ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus bidez ere ematen dira.