Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

23:30ean ETB1en

TOC musika taldearen azken lanaz, gaur gauean, "EITB Kultura"n

EITB Media

Gainera, Julen Azpitarte kazetariarekin eta Maite Aizpurua antzerkigilearekin izango da saioa. Pier Paolo Pasolini zinema zuzendari italiarraren pelikulen inguruan ere arituko dira.

  • Toc musika taldea

    Toc musika taldea. Argazkia: EITB Media

Ostegunero legez, "EITB Kultura" saioak proposamen berriak aurkeztuko dizkigu eta kultura arloko pertsona eta taldeekin izango da gaur.

Oraingo honetan, TOC musika taldearekin bilduko dira Loiun, izan ere, laster aterako baitu Mungiako rock taldeak Zidazun izeneko lehen disko luzea.

Horrez gain, Julen Azpitarte kazetariak bere gustuko disko, liburu eta pelikulak zeintzuk diren azalduko ditu.

Halaber, Pier Paolo Pasolini zinema zuzendari italiarraren pelikulen zikloak hobeto ezagutzeko Bilboko Azkuna Zentrora hurbilduko da saioa gaiaren inguruan galdezka.

Bukatzeko, Maite Aizpurua antzerkigileak Erresistentzia arazo fisikoa da lana erakutsiko du.

"EITB Kultura" 23:30ean izango da ikusgai ETB1en, eta 00:30ean ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus-en ere izango dira ikusgai.