Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Isabel Coixeten zine egonaldia, "EITB Kultura"n erakusgai, gaur gauean

EITB Media

Andoni Mutiloaren 'Esnatu naiz' kabareta, Galdakaoko Kaiola Festibala eta Gailu musika taldearen azken lana, saioko edukien artean.

  • Isabel Coixet

    Isabel Coixet sari bat jasotzen. Argazkia: EFE

Isabel Coixet zinegileak hamar eguneko zine egonaldia gidatu du Lekarozeko Meliton zine estudioetan eta "EITB Kultura" saioak esperientzia honen berri emango du. Ekainean, 10 egunez, 40 parte-hartzailek film labur gidatuak garatzeko pribilegioa izan dute, Isabel Coixet zuzendariaren eskutik.

Ondoren, Andoni Mutiloarekin elkartuko da EITBko saioa. Esnatu naiz kabareta idatzi, antzeztu eta zuzendu du, eta herriz herri ari da antzezlanarekin.

Bestalde, Galdakaoko Kaiola Festibala musika jaialdiak bosgarren edizioa izango du aurtengoa. Festibala ekainaren 26an eta 27an ospatuko da, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean. Aritza Landaluze antolatzailearekin solastatuko dira.

Eta bukatzeko, Gailu musika taldearen lan berriaz arituko dira. Drake, Mikel eta Okene taldekideek rural elektro hardcorea egiten dute eta lehen diskotik ia 20 urte igaro dira.

"EITB Kultura" ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.