Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Chill Mafia taldearekin hasiko du "EITB Kultura"k gaur denboraldi berria

EITB Media

Horrez gain, Verde Prato musikariaren lehen diskoa, Lara Izagirre zinemagilearen 'Nora' bigarren film luzea eta Jenni Alvarado artistaren lana ezagutuko dituzte.

  • Chill Mafia

    Chill Mafia

"EITB Kultura" saioaren denboraldi berria hasiko da gaur gauean. Astero ikusgai izango den saioa euskal kulturaren munduan murgilduko da, musika, zinema, antzerkia, artea eta literatura, zein sorkuntzaren edozein alorretan aritzen diren euskal artista eta sortzaileen lana erakusteko leihoa bilakatuz. 

Lehen atal honetako protagonistak Chill Mafia taldeko kideak izango dira. Iruñeko banda musika fenomeno bilakatu da gazteen artean, eta haien ibilbidea eta musika gertutik ezagutzeko aukera izango du saioak, beraien etxe barruraino sartuz.

Horrez gain, Verde Prato (Ana Arsuaga) musikariaren lehen diskoak harrera beroa izan du aurten eta bere lana ezagutzeaz gain, bere kultur proposamenen berri emateko eskatu diote.

Bestalde, Lara Izagirre zinemagileak Nora bere bigarren lan luzearen zatitxo bat erakutsi du.

Amaitzeko, Jenni Alvarado artistak Bilboko Rekalde aretoan erakusgai dituen lanak ikusi ondoren, bere estudiora sartuko dira.

"EITB Kultura" ostegunetan izango da ikusgai ETB1en (23:35ean) eta ETB2n (00:35ean).