Itxi

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

Audientzia

'Eskamak Kentzen' arrakastatsu bere estreinaldian

A.H. | EITB

Kontserba-lantegi batean girotutako komediak %10,3ko audientzia zatia lortu zuen publiko euskaldunaren artean.

  • Telesailaren lehen ataleko irudia

    Telesailaren lehen ataleko irudia

ETB1ek asteartean estreinatu zuen 'Eskamak Kentzen' fikzio berria, arrakasta handiarekin eta katearen bataz besteko datua gaindituz. Telesailak %4,3ko audientzia zatia lortu zuen eta %10,3ko kuota publiko euskaldunaren artean. Guztira, 90.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen saioak Euskadin eta eragin eremuan.

Arazoen aurrean ausart, indartsu eta baikor jokatzen duten kontserbagile adoretsuen bizitza kontatzen du 'Eskamak Kentzen' telesailak. Kontserba-lantegia hondoa jo ondoren, lantegia erosi eta kooperatiba bat sortzea erabaki duten emakume taldea da protagonista, aparteko aktore zerrendaren eskutik.

Barbara Goenaga, Loli Astoreka, Itziar Aizpuru, Elena Irureta, Karmele Larrinaga eta Itziar Atienza dira telesailaren protagonistak, eta eurekin batera aritu dira Ramon Agirre, Alberto Berzal, Joseba Apaolaza, Maria Urzelai, Ainara Ortega eta Amaia Irazabal.

Asteartetan emango da ETB1en eta eitb.eus-en 22:15ean hasita, eta ikusgai dago baita ere, EiTB Nahieran atarian.

an atarian.