Etxekoak
22:00etan
Brad Pitt, lapurretak eta hilketak "Etxekoak Udan" telesailean, gaur gauean, ETB1en
EiTB
Bikote krisialdiak eta sexu harremanak parkean izateagatik jarritako isunak ere izango ditugu protagonista.
Gaur, abuztuak 16, 22:00etatik aurrera, "Etxekoak Udan" telesailaren atal berri bat izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
Gorkak oso erreserba berezi bat jaso du. Brad Pitten errepresentanteak deitu du aktoreak bere tabernan bazkaldu nahi duela esateko. Bestalde, Aitor, Unai eta Oier hondartzara joango dira eta lapurtu egingo diete uretan dauden bitartean. Gaizkileak musukoa zeramanez, ezingo dute identifikatu.
Arantxak eta Iñakik beldurtuta deituko dute kanpinetik, Joxeanek norbait hil duela uste dute eta.
Aste honetan, Unaiek eta Mariak haien arteko harremana aitortuko diote Oierri. Hasiera batean lagunak harremana ontzat emango badu ere, Mariarekin bakarrik geratzen denean, argi utziko dio gainean izango duela, zaindari.
Gainera, Eiderrek krisian jarraitzen du bere senarrarekin eta Nereak eta Mariak terapiara joan dadin gomendatuko diote.
Xantik laguntza eskatuko dio Nereari bere abokatua izan dadin. Isun berri bat jarri diote, oraingoan, Lolirekin parke batean txortan egiteagatik.
"Etxekoak Udan" igandero dago ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.