Itxi

Euskalonski

Euskalonski

Euskalonski

22:30ean

Montevideo izango da protagonista gaur gaueko 'Euskalonski' saioan

EiTB

Rio de la Plata ibaia zeharkatu eta Hego Amerikako hiribururik gazteenera joango da Pello Reparaz aste honetan.

0:20

Hego Amerikako hiribururik gazteenera, Montevideora, eramango gaitu Pello Reparazek 'Euskalonski' saioan aste honetan, gaur gauean, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB1en.

Radiodifusión Nacional del Uruguay irratia ezagutuko du lehendabizi, eta bertatik hitz egiteko aukera izango du. Irratiaren beste aldean, bederatzi urteko Candela Hernandezek bere eskolara joateko gonbidapena egingo dio.

Martin Zabalza euskalonskiarekin hegazkinean ibiliko da Canelonesko aeroklubean. Noel Abellaren eskutik, berriz, Montevideoko toki turistikoenetako bat ezagutzeko aukera izango du, Puerta de la Ciudadela famatua.

Zumarditik gora eta behera ibiltzeaz gain, beste euskalonski batzuekin ere egongo da. Adibidez, Laura eta Gabo ezagutuko ditu, eta, haiekin eskulanak egin ondoren, haien txakurrari hondartzan korrika eginaraziko dio. Alejandra ezagutuko du, Euskal Herritik kanpo 60 urte eman arren euskarari eusteaz gain, musean jolasteko zaletasunari eutsi diona. Andrea Bellarekin topatu orduko, Montevideo hiriaren sorreran euskaldunok ere zerikusia izan genuela jakinaraziko dio.

Matea edateko bai, baina musika egiteko ere balio duela ikusteaz gain, lasaitasun, gaztetasun eta maitasunaren hiria ere badela ikusiko dute.